Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 08 josemigabilondo renaultAlpineA110Pilotu elgoibartarrek emaitza onak eskuratu dituzte Euskadiko mendiko auto igoeretako txapelketan. Auto historikoen mailan sailkapen nagusiko lehen postua lortu du Josemi Gabilondok eta hirugarren egin du Jesus De La Fuentek. Junior mailan, berriz, Unai Usobiaga gazte elgoibartarra gailendu da.

Euskadiko mendiko auto igoeretako zazpi probak jokatu ostean, Josemi Gabilondok eskuratu du sailkapen nagusiko lehen postua auto historikoen mailan, Alpine A110 autoarekin. Ia 40 urte daramatza Gabilondok Alpinearekin lasterketetan parte hartzen. Euskal Herriko eta Espainiako makina bat lasterketetan hartu izan du parte, eta behin baino gehiagotan lortu ditu garaipenak. 1994.urtean, esaterako, Espainiako mendiko auto igoeretako txapeldun izan zen auto historikoen mailan. Euskadiko mendiko auto igoeretako txapelketa ere dezentetan irabazi du, garaipenen kontua galduta daukala dioen arren. Hala ere, bost baino gehiago izango direla uste du.
Gabilondoren maila berean lehiatu da aurten beste elgoibartar bat, Jesus De La Fuente, hain justu ere, eta hirugarren postuan sailkatu da, Seat 124 2.0 autoa gidatuz.

•Usobiaga nagusi gazteetan

Junior mailan lehiatu da Unai Usobiaga Citroen AX Sport autoarekin, eta berak lortu du sailkapen nagusiko lehen postua. 25 urtera arteko pilotuek parte hartzen dute maila honetan. Usobiagak 2015ean hartu zuen parte estreinakoz txapelketa honetan. Euskadikoaz gainera Gipuzkoako txapelketa ere irabazi du denboraldi honetan.

2016 03 08 unai usobiaga ax oier mendizabal

2016 03 09 unai usobiaga axagaz

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza