Eneko Ortegak bigarren egin zuen zapatuan Arantzazuko Igoeran

Barren.eus 2023ko mai. 2a, 10:43

Aloña Mendi Txirrindulari Elkarteak antolatzen du Arantzazuko Igoera eta aurtengoa 53. edizioa izan da. 70 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulariek, Oñatiko Zubillagako industrialdean hasi eta Arantzazuko gainean amaitzeko, eta Elgoibarko Lagun Taldeako Eneko Ortegak (Besa-Laboral Kutxa) bigarren egin zuen sailkapen nagusian, Iker Gomez Lopez de Goikoetxearen atzetik (Quesos Albeniz). 1:41:11ko denboran osatu zuen irabazleak proba, eta hogeita sei ehunenera sartu zen Ortega helmugan. Podiuma Gari Ugarte Larreak (Bellota Goierri) osatu zuen. Larreak berak jaso zuen mendiko saria ere, eta taldekako sailkapenean, Limousin Oriakoak izan ziren garaile, Ulma Aloña Mendi eta Huesca La Magiakoen aurretik. Bideoa. Txirrindulariak.com-etik hartu dugu