Erreginaren Kopa eskuratu du June Loidik Bera Bera taldearekin

Barren.eus 2023ko api. 24a, 18:05

Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak zazpigarren aldiz irabazi du Espainiako Kopa; aurrenekoa 2021ean taldera batu zen June Loidi elgoibartarrarentzat.

Super Amara Bera Berak eta KH7 BM Granollers taldeek jokatu zuten atzo, Erreginaren Kopako finala, Malagako Martin Carpena kiroldegian. Euskaldunek 31-25 irabazi zieten kataluniarrei, eta hala, zazpigarren aldiz eskuratu dute titulu hori. Iaz esku hutsik gelditu zen Bera Bera etxean (Illunben) jokatu zuten Kopan finalera ere ezin izan baitzuten ailegatu eta arantza kentzea lortu dute aurten Malagan jokatutakoa irabazita.

Zortzi talde lehiatu dira Malagak hartu duen Erreginaren Kopan. Granollers ezustean heldu zen finalera, ligan sailkapenaren behealdean dabilen taldea delako, baina finalaurrekoan etxean jokatzen zuen Costa del Sol Malaga taldea kanporatu zuten (27-20). Bera Berak erraz hartu zuen mendean Elx (36-24) final-laurdenetako kanporaketan, baina gehiago sufritu behar izan zuen finalaurrekoan Mecalia Atletico Guardes taldea kanporatzeko. 25-23 irabazi zuten finalerako txartela ematen zuen neurketa.

Kopako sari banaketaren ostean, Bera Berako jokalariek Martin Carpenako kantxan ospatu zuten garaipena, eta dantzan ere moldatzen direla erakutsi zuten. Ikus hemen dantzatu zuten koreografia

June Loidi 2021eko udan batu zen taldera eta irabazi duen bigarren titulu garrantzitsua da honakoa, iaz, bere estreinako denboraldian, Liga txapelketa irabazi baitzuen. Zortzi liga txapelketa irabazi ditu Bera Berak, azken hirurak jarraian. Aurten ere lortu dute Guerreras Iberdrola ligako play-offetara sailkatzea, liga erregularra lehen postuan amaitu baitu Donostiako taldeak. Zortzigarren sailkatua, Motive.co Gijon, izango dute aurkari final laurdenetan. Kanporaketa bi partidara jokatuko dute: apirilaren 29an, Gijonen; maiatzaren 6an, Donostian.

Taldeak sufritzen jakin zuela nabarmendu zuen June Loidik finala amaitu berritan eitb-ri eginiko adierazpenetan:

2023 04 25 june loidi superamaraberaberabetiona 610x342