BIDEOA: ETB1ek Kilimon Trail lasterketaz egindako reportajea

Barren.eus 2023ko api. 12a, 10:57

 Gizonezkoetan, Alain Santamaria (Ezkarai, Espainia) izan zen azkarrena Mendaron jokatu zuten Kilimon Trail mendi lasterketako proba luzean, 1:56:10eko denbora eginda, eta Malen Osa, emakumezkoetan, 2:16:00ko denborarekin. Osak, gainera, Maite Maiorak 2018an ezarri zuen errekorra ondu zuen hamalau segundotan. Lasterketa motzean, berriz, Ibai Angulo urrestillarra (0:53:01) eta Carrodilla Cabestre (Estadilla, Huesca, Espainia) gailendu ziren, 1:06:50eko denbora eginda.

ETB1ek lasterketa luzeaz egindako reportajea Nahieran duzue ikusgai, honako lotura honetan sartuta. HEMEN