Kilimon Trail lasterketari buruzko saio berezia emango dute ETB1en

Barren.eus 2023ko apirilaren 5a

Joan den zapatuan Mendaron jokatu zuten Kilimon Trail lasterketari buruzko saio berezia emango du Euskal Telebistak astelehenean, apirilaren 10ean. Hona aurrerapen-bideoa.

Euskal telebistakoek antolatzaileen zein parte hartzaileen berbak jaso dituzte probako irudiez gainera. 16:20tik aurrera emitituko dute Mendaroko mendi lasterketari buruzko ordu erdi inguruko saio berezia, apirilaren 10ean, ETB1en.

Hona ETBtik bidali diguten aurrerapen-bideoa: