Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 29 corredor saria mugertza krosa zigor diezMugertza krosa aukeratu dute 2022ko lasterketarik onena bezala, Corredor aldizkariak ematen dituen sarietan. Espainiako Olinpiar Batzordearen egoitzan, Madrilen, banatu zituzten sariak joan den astean.

Mugertza kroseko antolatzaileek egiten duten lana saritu du epaimahaiak. Kroseko zuzendari Zigor Diezek eta probaren ondarea berreskuratu eta mantentzeaz arduratzen den Felix Astigarragak jaso zuten saria, Alex Calabuig-en eskutik.

Atletismo arloan nabarmendu diren lagunak saritzen dituzte sariotan, eta kirol arloko ordezkaritza zabala batu zen Espainiako Olinpiar Batzordearen egoitzan, martxoaren 22an, egin zuten sari banaketa ekitaldira. Sari nagusiak, 2022ko lasterkari onenarenak, Maribel Perezek eta Mariano Garciak jaso zituzten. Perez abiadura-lasterkari sevillarrak bost alditan ondu zuen 2022an pista estaliko 60 metrotako Espainiako errekorra, eta aire librean Europako zein Munduko txapelketetako finalean lehiatu zen. Mariano Garciak, berriz, Europako eta Munduko Txapelketak irabazi zituen 800 metrotako lasterketan, pista estalian irabazi zuen urrea munduko txapelketan eta aire librean Europakoa. Iaz Espainiako maratoiko errekorra ondu zuen Marta Galimany ere saritu zuten, 'Urteko balentria' sariarekin, urte askoan zegoen errekorra ondu baitzuen Valentziako maratoian. Maite Zuñigak bere ibilbidea saritzen duen saria jaso zuen; eta, Maria Forerok atleta errebelazio onenaren saria. (saritu guztien zerrenda: www.soycorredor.es)

2023 03 29 corredor saria mugertza krosa zigor diez felix astigarraga

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza