Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 27 idiprobak artazoElgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek apustua jokatu zuten zapatu iluntzean Sigmako probalekuan. 1.775 kiloko Murgil harriarekin aritu ziren lehian.

Artazoren kintopeko idi pareak 55 plaza osatu zituen Lopene eta Tubilla itzai zituela eta Olidenen idi pareak 54 plaza egin zituen. Olidenek Telleria izan zuen itzain. Honenbestez, jokoan zeuden 2.400 euroak etxean geratu ziren. Lehia estua eskaini zuten animaliek eta probalekura hurbildutako zaleek ere izan zuten jokorako aukera. 

Beste apustu bat jokatuko da Sigmako probalekuan, martxoaren 12an.  Egoitz Armaolea zumarragarrak eta Enrike Artola oiartzuarrak ere kintopeko idi-apostua jokatuko dute, bakoitzak 1.200 euro jarrita. 22:00etan hasiko da. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza