Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 22 2022 05 15 jose gurrutxaga krosa elgoibar BARREN balkoitikElgoibarko eta Mendaroko 747 antxitxikari gaztetxok eman dute izena Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kirol ekitaldian parte hartzeko.

Domekan, martxoaren 26an, jokatuko dute probaren 28. ekitaldia, 10:30etik aurrera. Ohi duten moduan, adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako, eta hamalau lasterketa izango dira guztira.

  • Lehenengoak, 2016an eta 2015ean jaiotakoak, 10:30an abiatuko dira, lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.
  • Orduerdira, 2014an eta 2013an jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.
  • 11:30ean abiatuko dira 2012an eta 2011an jaiotakoak eta hauek kilometro bat baino zertxobait gehiago egingo dute korrika, 1.193 metro.
  • Hamahirugarren lasterketa 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotako neska-mutilena izango da. 12:00an irtengo dira, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute.
  • Nagusiagoek, 2006. urtetik aurrera jaiotakoek, hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko. Horiek 13. lasterketarekin batera aterako dira, 12:00an.

 Iazko kroseko laburpen bideoa:

• Ikus hemen azken urteetako krosak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza