Xabier Loiolak irabazi du Hiru Txirlo Bola Txapelketako bigarren jardunaldia

Barren.eus 2023ko mar. 21a, 08:45

Bolari elgoibartarrek denbora gutxi behar izan dute nabarmentzen hasteko. Gipuzkoako Hiru-txirlo Bola joko txapelketaren bigarren jardunaldian iritsi da lehen garaipena.

Bergarako San Joxepe egoitzako bolatokian jokatu zuten zapatuan txapelketako bigarren tiraldia, eta San Migel A taldeko Xabier Loiola gailendu zen nagusitasunez. Ia plenoa osatu zuen hiru tiradietan zortzi txirlo botata. San Joxepe taldeko Mikel Urkia sailkatu zen bigarren postuan, bost txirlo botata eta Elgetako Sebas Aranzabal sailkatu zen hirugarren, bost txirlorekin. Guztira 62 bolarik hartu zuten parte tiraldian.

Sailkapen nagusian lehen jardunaldiko irabazle Garikoitz Rodriguez (11 txirlo) dago lidertzan, Mikel Urkia (10 txirlo) bigarren postuan eta Gorka Etxaniz (8 txirlo) hirugarren postuan. Xabier Loiola da sailkapeneko lehen elgoibartarra, bosgarren postuan dago, 8 txirlorekin.

Txapelketako hirugarren jardunaldia Azkoitian jokatuko dute, Floreagako bolatokian, martxoaren 25ean. Eta laugarren jardunaldia Idotorbeko bolatokian izango da, apirilaren 1ean.

2023 03 18 boloak 2 jardunaldia jabier osoro