Eskolarteko Xake Txapelketa, domekan

Barren.eus 2023ko mar. 8a, 09:53

Zubi-Ondo Xake Taldeak antolatuta, Eskolarteko Xake Txapelketa jokatuko dute domekan, martxoaren 12an, taldeak Mugertza kalean (pista beltza) duen egoitzan.

Txapelketa 16:30ean hasiko dela jakinarazi dute Zubi-Ondo taldeko arduradunek eta izena eman nahi dutenek orduerdi lehenago, 16:00etan agertu beharko dute parte hartu nahi dutela esateko.