Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 08 pala txap emakumeak plazan BARRENLagunak Pilota Eskolak emakumeen eta gizonen pala txapelketak antolatu nahi ditu berriro ere, baina boluntarioak behar ditu Kalegoen plazan jokatzen diren txapelketok egin ahal izateko.

Laguntzeko prest dauden guztiei domekan, martxoaren 12an, egingo duten bilerara agertzeko eskatu dute Lagunak taldekoek. Ibai Ondo jatetxean egingo dute batzarra, 11:00etatik aurrera. Batetik, Elgoibarko Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren hamargarren ekitaldia antolatu nahi dute. Iaz jokatu zuten aurreko edizioa eta Maria Badiolak eta Yolanda Mateosek osatutako bikotea gailendu zen. Bestetik, Elgoibarko Gizonezkoen Binakako 5. Pala Txapelketa antolatu nahi dute, 2019az geroztik jokatzeke dagoena. Markel Portu eta Gorka Lizarralde mendaroarrak izan ziren irabazleak urte hartan. 2019koan hamahiru bikote lrehiatu ziren emakumezkoen txapelketan eta 21 bikote gizonezkoen txapelketan.

2023 03 08 emakumeen pala txap 2018 kalegoen BARREN

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza