Elgoibarko Lagun Taldeako txirrindulari gaztetxoenak bakarrik lehiatu ahal izan dira asteburuan, Arrasaten

Barren.eus 2023ko mar. 6a, 12:13

Gipuzkoako oinarrizko txirrindularitzako egutegiaren barruan benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketak baino ez dira jokatu asteburuan, errepideko lasterketetan lotura lanak egiten dituzten motor-zaleek egindako eskakizunak bete arte, geldi daudelako gainerako mailetakoak. Arrasaten lehiatu ziren gaztetxoenak, eta alebinetan, Elgoibarko Lagun Taldeako Luken Zulaika mendaroarra gailendu zen.

Dorletako Ama Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen zapatuko jardunaldia eta hiru lasterketa jokatu zituzten, Arrasateko Markuleteko industrialdean: benjaminena, alebinena eta infantilena. Zortzi herritako txirrindulari eskoletako neska-mutilak lehiatu ziren: Arrasate, Elgoibar, Azkoitia, Azpeitia, Legazpi, Zumarraga, Oñati eta Bergarakoak. Elgoibarko Lagun Taldetik hamahiru gaztetxok parte hartu zuten: bost infantiletan, bi alebinetan eta sei benjaminetan, eta alebinetan, Luken Zulaika mendaroarrak irabazi zuen lasterketa, mutiletan. Podiuma Jakes Zubizarreta (Peña Elorza) eta Oxel Kortabarriak (Dorletako Ama) osatu zuten.

Sari-banaketa ekitaldiaren ondoren, Dorletako Ama txirrindulari elkartekoek hartu zuten hitza, eta atzorako (hilak 5, igandea) Eibarko Txirrindularitza Elkarteak deitutako protesta-ekitaldira deitu zuten, txirrindularitzako katebegi guztiak defenditzera.

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar podium jen

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar luken zulaika podium

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar 1

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar 2

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar luken ankor

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar 3

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar errebueltan

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar errebuelta2

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar hirukotea

2023 03 05 arrasateko lasterketa lagun taldea elgoibar tropela