Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 02 Harrijasotzaileak roman lartain arg zaharrakImanol Royo "Lartain" harri-jasotzaileak Roman Lartain zuen birraitona, Arroagoiko Altamira baserrian jaioa XX. mendeko bigarren hamarkadan. Hura ere harri-jasotzailea zen. Itxura denez, hainbat apustu egin zituen, eta aipagarriena da horietako batean 30 minutuan 212 aldiz altxatu zuela 100 kg-ko harria, 10 minutuko tartetan (10 minutuko hiru txanda), XX. mendeko berrogeiko hamarkadan edo.

Goiko argazkietan ageri den harria da Lartain birbilobak aurkitu nahi duena: 100 kiloko zilindriko zahar bat, beheko aldean eskuak sartzeko kabi edo zuloak dituena eta goi-partean ildaska edo ebaki batzuk. Roman Lartain birraitona, nagusi ordurako, Elgoibarrera joan zen bizitzera, Urazandi auzora. Hantxe egin zuen etxe bat. Lekuko batzuek diote berarekin ekarri zuela harri hori Elgoibarrera; alegia, Urazandiko haren etxean zegoela oraindik harri hori berrogeiko hamarkada horretan. Etxean obrak egin zituztenean desagertu zen. Harri horren atzetik dabil Lartain gaztea. Bere peskizen berri ahoz aho zabalduz gero, pistaren bat eman diezaiokeen norbaitenganaino heldu daitetekeela uste du.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza