Artazo eta Olidenen arteko idi proba jokatuko dute Sigmako probalekuan

Barren.eus 2016ko ots. 26a, 19:19

Sigmako Probaleku Elkarteak herri kirol zaleak asetzeko moduko egitaraua prestatu du, idi-dema eta apostuzaleentzako bi jardunaldi, hain justu ere. Hasteko, Elgoibarko Artazok eta Orioko Olidenek 2.400 euro jarriko dituzte jokoan zapatu gauean jokatuko duten idien arteko deman. Datorren martxoaren 12an, berriz, Egoitz Armaoleak eta Enrike Artolak jokatuko dute desafioa.

Artazoren eta Olidenen idien arteko dema antolatu du Sigmako Probaleku Elkarteak zapaturako (otsailak 27), Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren laguntzarekin, Sigmako probalekuan. Kintopeko idiek Murgil harria (1.775 kilo) mugitu beharko dute orduerdiko lanean. 1.200 euro jarriko ditu alde bakoitzak eta, Iketza eta Urrutia izan ezik, nahi duen karreteroa ere alde bakoitzak aukeratuko du. Goizean egingo dute pisaketa, 10:00etan, eta 22:00etan hasiko da desafioa.

•Armaolea Artolaren aurka martxoaren 12an
Egoitz Armaolea zumarragarrak eta Enrike Artola oiartzuarrak ere kintopeko idi-apostua jokatuko dute martxoaren 12an, Sigmako probalekuan. Horiek ere 2.400 euro jarriko dituzte jokoan, 1.200 euro alde bakoitzak eta Murgil harria mugitu beharko dute 30 minutuan.

2016 02 25 ididema otsailak27 kartela 2016 02 25 ididema martxoak12 kartela

∞Lotura duten albisteak: