Otsailaren 27an irekiko dute Aste Santuko Kirol Campuserako izena emateko epea

Barren.eus 2023ko ots. 23a, 10:20

Apirilaren 3tik 14ra bitartean egingo dute Aste Santuko Kirol Campusa Elgoibarren, eta otsailaren 27an, astelehena, zabalduko dute izena-emateko epea.

Apirilaren 3an, 4an, 5ean, 11n, 12an, 13an eta 14an egingo dute Aste Santuko Kirol Campusa, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako frontoian eta aire librean, 9:30etik 12:30era. Campusean 2011 eta 2016. urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrek, hau da, LH1etik LH6ra arte, parte hartu ahal izango dute.

Izen emate epea martxoaren 24an itxiko dute. Udal Kirol Patronatuko abonatuek 46 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko, eta abonatu ez direntzako prezioa 51,20 eurokoa izango da. Guraso bakarreko familiek %30eko deskontua izango dute. Informazio gehiago Olaizaga kiroldegian eskura daiteke, edota 943 744 415 telefono zenbakira deituta.