Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 12 laura rodriguez puerta delrey cuenca mendilasterketa 1Puerta del Rey mendi lasterketa jokatu zuten aurreko asteburuan Cañete herrian (Cuenca, Espainia). Hainbat distantziatako probak batzen ditu probak, eta horietako bitan hartu zuen parte Laura Rodriguez elgoibartarrak, gauez jokatu zuten erlojuz kontrakoan eta 27 kilometroko trailean.

Iberiar mendilerroko parte den Cuencako mendietan lehiatu ziren parte hartzaileak. Zapatuan jokatu zuten lehen proba, erlojuaren aurkako bost kilometroko lasterketa. Gauez jokatu zutela izan zen probaren berezitasuna. Tomas Cuartero (21:24), gizonezkoetan, eta Laura Colmenero (27:49), emakumezkoetan, izan ziren azkarrenak. Morkaiko ordezkatu zuen Laura Rodriguezek seigarren denborarik onena egin zuen emakumeetan (33:33)

Domekan 29 kilometroko mendi lasterketan lehiatu ziren, eta Israel Fernandez (02:23:03) eta Laura Colmenero (03:07:10) gailendu ziren. Laura Rodriguezek seigarren egin zuen 3:52:32ko denbor eginda. Bi egunetako emaitzak batuta, baina, sailkapen nagusiko hirugarren postua eskuratu zuen elgoibartarrak.

2023 02 12 laura rodriguez puerta delrey cuenca mendilasterketa

2023 02 11 laura rodriguez cuenca podiuma puerta del rey

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza