Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 15 elgoibar igeriketa taldea aleb eibarElgoibar Igeriketa Taldeko alebin eta benjamin mailetako igerilariek Eibarren eta Azkoitian izandako jardunaldi banatan hartu zuten parte joan den zapatuan, otsailaren 11an.

Eibarren lehiatu ziren alebinak, ligako laugarren jardunaldian eta lan txukuna egin zutela azaldu dute taldeko arduradunek. 400 metroko estilo libreko proban egin zuten igerian. Azkoitian, berriz, Benjamin Testa eta KZL-ko 3. jardunaldia izan zen. Elgoibarko ordezkariek tximeleta estiloan 6x25 errelebo mixtoan lortu zuten emaitza "bikaina" azpimarratu dute taldetik. "Oraingoan ere, taldea indarberrituta eta gogotsu bueltatu da Azkoitiko zein Eibarko saioetatik, eta ari gara hurrengoak prestatzen", esan dute. Oñatiko eta Azpeitiko igerilekuetan izango dira hurrengo jardunaldiak, martxoaren 4an.

2023 02 15 elgoibar igeriketa taldea benjaminak azkoitia

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza