Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 13 derry darts taldea elgoibarElgoibarko Derry Darts "Paquetes N1" taldeak Makina elektronikoen modalitateko Phoenix Darts Espainiako dardo txapelketan lehiatzeko txartela eskuratu du.

Txapelketa honetan ohikoa den moduan, jokalariek online jokatzen dute elkarren aurka lehiaren lehen fasean. San Frantzisko kalean dagoen Derry tabernako makinan lehiatzen dira Derry Darts taldeko jokalariak, eta jokatzeko jardunaldi baten faltan lortu dute Espainiako Txapelketarako sailkatzea.

Maiatzaren 18tik 20ra jokatuko dute Phoenix Darts Espainiako dardo txapelketa Esteponan (Malaga, Espainia). Elgoibartarrek, baina, oraindik ez dute argi joan ahal izango duten. Duela lau urte ere lortu zuten Espainiako txapelketarako sailkatzea eta Coruñan izan ziren orduko hartan. "Gastu handia da bost lagun Malagaraino joatea eta Phoenix Euskadik emango ligukeen 250 euroko laguntzaz gainera ez dugu beste laguntzarik edo babesik. 2019an Galizian egon ginenean ere gure poltsikotik ordaindu behar izan genuen harako bidaia eta egonaldia. Hortaz, azken erabakia hartu ez badugu ere, arrazoi ekonomikoak direla-eta uko egin beharko diogu parte hartzeari", azaldu du Roberto Sanchez taldekideak. Hala ere, pozik daude sailkatzea lortu izanarekin. Honakoek osatzen dute taldea: Gorka Panizo, Roberto Sanchez, Jurgi Casado, Gorka Redondo eta Antonio Vico.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza