Zuzendaritza aldaketa lantzeko batzarrera deitu du Sanlok

Barren.eus 2023ko ots. 9a, 13:28

Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak jakitera eman duenez, ezohiko batzar "garrantzitsua" egingo dute otsailaren 16an, eta parte hartzera dei egin die bazkideei.

Musika Eskolako auditoriumean izango da batzarra, 19:30ean.

Azken zortzi urteetan kirol taldea gidatu duen zuzendaritzak amaitutzat eman du ibilbidea. "Arrazoia da zortzi urtez Sanlo bezalako klub garrantzitsu baten buru izateak suposatzen duen higadura, ez dago besterik. Erreleboa emango diguten lagunak eta ideia berriak beharrezkoak dira. Zuzendaritza hartzeko prest daudenei laguntzeko eta trantsizioa errazteko prest gaude gu", azaldu dute. Zuzendaritza berria datorren denboraldian eurekin lanean hastea dela egokiena uste dute, eta pausoz pauso klubaren kudeaketa osoaz arduratzea. Hala ere, inork berehala hasi nahi badu ere, ongi hartuko dute. Zuzendaritzaren gaia landuko dute batzarrean, sor daitezkeen zalantza eta galdera guztiak argitzeko. "Gaia zein den jakinda, oso garrantzitsua da ahalik eta guraso gehienak batzea batzarrera, han erabakiko baita klubaren etorkizuna", esan dute.

2023 02 09 SANLO EKT 2022 2023 arg ofiziala