Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 24 kirolcampusa selfieElgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurten ere, zortzigarren urtez, Aste Santuko Kirol Campusa antolatuko du. Datorren astelehenean, otsailaren 29an, zabalduko da izena emateko epea.

8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago Kirol Campusa, hau da, 2008 eta 2002 urte bitartean (biak barne) jaiotakoei. Zazpi eguneko campusa izango da: martxoaren 21ean, 22an, 23an, 29an, 30ean, 31n eta apirilaren 1ean. Egun horietan, kirol desberdinak egiteko aukera izango dute partaideek IMH kiroldegian, Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan, 09:30etatik 12:30etara

Kirol Patronatuko bazkide direnek 40 euro ordaindu behar dituzte eta 45 euro bazkide ez direnek.
Interesa dutenek Olaizaga kiroldegian eman dezakete izena otsailaren 29tik martxoaren 14ra bitartean. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza