Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 23 maite maiora kirolgunea mendaro padel futbolMendaron kirolgune bat eraikitzeko parte-hartze prozesua abiatu zuen Udalak iaz, eta 190 lagunek hartu zuten parte. Udaletik jakinarazi dutenez, mendaroarrek lehentasuna eman zioten kirol-gune bati, igerileku estali gabeei, bidegorriari eta futbol-zelaiari.

Azaroan aurkeztu zituzten estali gabeko igerilekuentzako dauden aukerak, eta orain beste kirolgunearen berri emango dute: Futbol-zelai bat, gimnasio bat, aldagelak eta erabilera askotariko gainerako zerbitzu eta aretoak barne hartzen dituen kirol-gune integral baten proposamenak aurkeztuko dituzte martitzenean, 18:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Mendaroko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera.

 

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza