Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako euskal pilota egokituko paleta topaketa egingo dute otsailaren 4an, zapatua, Elgoibar Ikastolako pilotalekuetan.
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Elgoibarko Udalaren babesarekin antolatu duen topaketa 10:30ean hasiko da.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943 462 514 telefono zenbakira deituta, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoko helbidera idatzita. Izenak emateko azken eguna gaur, otsailak 1, izango da. 14 urtetik gorakoentzako da.