Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 25 CESA txap eskubaloia euskal selekzioa june zubiaurre eider elorzaEspainiako Selekzio Autonomikoen Txapelketa (CESA 2023) Alicanteko hamaika herritan jokatu dute aurten, urte hasieran, eta Sanlo eskubaloi taldeko hiru jokalarik parte hartu dute euskal selekzioarekin.

Sare Iriondo infantil mailako euskal selekzioarekin lehiatu zen, eta jubenil mailako taldearekin aritu ziren June Zubiaurre eta Eider Elorza. Azken bi horiek gainera, txapeldunorde izatea lortu zuten. Lehen fasean hiru neurketa jokatu zituzten. Lehen partidan Kataluniako taldeari 26-24 irabazi zioten, 33-21 galdu zuten bigarrengoan Nafarroako selekzioaren aurka, eta azkenengoan 28-25 irabazi zioten Galiziari. Hala, Benidormen jokatu zuten finalerako sailkatu ziren, eta nafarren aurkako lehian 27-20 galdu zuten (hemen ikus daiteke finala). Hala, Nafarroak eskuratu zuen urrea eta Euskadik zilarra.
Sare Iriondok jokatu zuen infantil mailako euskal selekzioak 13. postua eskuratu zuen.

Kadete, infantil eta jubenil mailetako selekzioak lehiatu dira txapelketa honetan, 2.500 eskubaloi jokalari guztira. Urtarrilaren 3tik 8ra bitartean jokatu zuten txapelketa, Alacanteko honako herriotan: Benidorm, Alacant, Altea, Benissa, Callosa d'en Sarria, L'Alfas del Pi, La Nucia, La Vila Joiosa, Mutxamel, Sant Joan d'Alacant y Sant Vicent del Raspeig.

2023 01 25 CESA txap eskubaloia euskal selekzioa jub nesk zilarra

2023 01 25 CESA txap eskubaloia euskal selekzioa jub nesk ospatzen b1

2023 01 25 euskadi selekzioa CESA 2023

2023 01 25 CESA txap eskubaloia euskal selekzioa elgoibartarrak bus

2023 01 25 CESA txap eskubaloia euskal selekzioa sare iriondo 46 zenb sanlo

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza