Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 19 2022 05 15 jose gurrutxaga krosa elgoibar BARRENBeste urte batzuetan baino goizago iritsiko da aurten Jose Gurrutxaga krosa. Martxoaren 26an jokatuko dute probaren 28. ekitaldia -iaz maiatzaren 15ean jokatu zuten-.

Ohi duten moduan, adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako, eta hamalau lasterketa izango dira guztira.

Elgoibar Ikastolatik jakitera eman dutenez, eskola umeek ikastxeetan eman ahal izango dute izena, baina 16 urtetik gorakoek elgoibarikastola.eus webgunean eman beharko dute izena, urtarrilaren 27a baino lehenago. Antolatzaileek ohartarazi dute egunean bertan ez dela izena emateko aukerarik egongo, eta aldez aurretik izena ematen dutenek bakarrik parte hartu ahal izango dutela. Izena emateko: elgoibarikastola.eus

∞ Lotura duen albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza