Harrera beroa egin diete Mugertza kroseko atletei

Barren.eus 2023ko urt. 7a, 20:34

Domekan Mintxetan lehiatuko diren antxitxikari nabarmenenei harrera ofiziala egin diete udal agintariek udaletxeko arkupeetan.

Parte hartzekoak diren zenbait herrialdeetako atletismo federazioeako ordezkariak eta atleta esanguratsuenak agurtu dituzte agintariek, Zigor Diez Mintxeta Atletismo Taldeko zuzendariarekin batera. Ane Beitia alkateak ezin izan du ekitaldian parte hartu eta Iosu Arraiz alkateordeak bete du alkatearen papera; banan banan agurtu ditu saltakariak zein federazioetako ordezkariak, eta Elgoibarrera eta krosera ongi-etorria emanez hitz batzuk esan ditu gero euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Agurraren ostean, atletei ohorezko aurreskua dantzatu diete Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek, Udal Txistulari Taldekoekin batera. Azken horiek 'Agur, jaunak' euskal abesti herrikoia jo dute ekitaldi laburrari amaiera emateko, atseden hartzea komeni zaie eta atletei, bihar sasoi betean egoteko. Ekitaldia gidatu duen Iñigo Asensiok elkarrizketa labur bat egin die Irene Sanchez-Escribano atleta espainiarrari eta Selemon Barega etiopiarrari, gizonezkioen lasterketa nagusia irabazteko faborito nagusiari (ikus faboritoen zererrenda).

Ikus elkarrizketa BARRENen Instagrameko kontuan

Baregak Elgoibarrera itzultzeaz pozik dagoela esan du, eskerrak eman dizkie antolatzaileei eta biharko lasterketarako prest dagoela esan du. Makina bat bider Elgoibarren antxitxika egindakoa den Sanchez-Escribanok, berriz, izugarri gogoko duela Mugertza krosa adierazi du, bereziki Mintxetan egoten den atletismo giroagatik, "modu berezian bizi duzue krosa, festa bat da. Hala bizi dut nik. Jendearen animoek bizkorrago antxitxika egiten laguntzen digutela sentitzen dut. Izugarri eskertzen da, tamalez beste oso leku gutxitan nabaritzen dugun animo eta giro hori", esan du Toledoko saltakariak, eta euria egin arren eurak animatzera juteko eskatu die zaleei.

 

2023 01 07 atletei ongietorria mugertza krosa jebitok BARREN

2023 01 07 atletei ongietorria mugertza krosa barega agurtzen BARREN

2023 01 07 ongietorria ATLETEI mugertza krosa BARREN panoramikoa

 

 

∞Lotura duten albisteak: