Billabaso nagusi idi kintopekoen Euskadiko txapelketan

Barren.eus 2023ko urt. 2a, 18:50

Sigmako probalekuan jokatu zuten, abenduaren 26an, 2022ko Euskadiko Idi Kintopekoen Txapelketa. Lau idi pare lehiatu ziren, eta Jatabeko (Bizkaia) Billabasok jantzi zituen txapela eta manta.

Jendetza batu zuen Sigmako Probaleku Elkarteak, Elgoibako Udalak eta Euskadiko Herri Kirol Federakundeak antolatu zuten txapelketak.

Billabaso etxeko uztarria irten zen plazara aurrena eta beraiek egin zuten lanik onena. Iñaki Urrutia itzainak gidatuta, bi idi gazteek 55 plaza, zinta bat eta 3,66 metroan mugitu zuten 1.680 kiloko harria, orduerdiko saioan. Idi-pareek ezin zuten 1.140 kilo baino gehiago pisatu, bestela kilo bakoitzeko kilo eta erdiko gainkarga hartu behar zuten harri gainean. Irabazleek 1.400 euroko diru-saria, garaikurra eta idi probetako irabazleei ematen dieten idientzako mantak jaso zituzten saritzat.

Zornotza anaien (Zalla, Bizkaia) idi pareak egin zuen bigarren markarik onena, 53 plaza osatuta. Txapeldunordeak 1.200 euroko diru-saria jaso zuen. Hirugarren postuan sailkatu zen Belamendik (Errezil, Gipuzkoa) 52 plaza egin zituen eta 1.100 euroko saria eskuratu zuten. Azkenik, 47 plaza, zinta bat eta 1,97 metroko markarekin laugarren postuan sailkatu zen Ignacio Olidenen (Orio, Gipuzkoa) idi parea. Laugarren sailkatuak 1.000 euroko saria jaso zuen.

*Argazkiak: Ibon Errazu.

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Billabaso 04

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Billabaso idiak 01

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Billabaso 2 mantagaz

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu saribanaketa Billabaso saria 03

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Zornotza 01

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu zornotza

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Belamendi idiak

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Belamendi idiparea

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Belamendi saria jasotzen

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Oliden 01

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Oliden 02

2022 12 26 idi demak kintopekoak Euskadi txap elgoibar Ibon erratzu Otarraren saritua