Igor Torres txapeldunorde Amurrioko krosean, Master mailan

Barren.eus 2022ko abe. 13a, 10:12

Amurrioko Krosa jokatu zuten domekan, abenduaren 11n, eta 643 atleta lehiatu ziren kategoria ezberdinetan. Mintxeta Atletismo Taldeko Igor Torres Master mailan lehiatu zen eta bigarren postua eskuratu zuen.

Hogei lasterketak osatu zuten Oinkariak Atletismo Klubak antolatu zuen Amurrioko IV. Krosa, eta Amurrioko Reforreko kirolgunean atondu zuten zirkuituan lehiatu ziren atxintxikariak. Master mailakoek 5.000 metroko ibilbidea osatu zuten eta Santurtzi atletismo taldeko Juan Alberto Carrascal izan zen azkarena (17:18.00). Mintxeta Atletismo Taldea ordezkatu zuen Igor Torres elgoibartarrak iaz baino minutu bat gutxiago behar izan zuen ibilbidea osatzeko, baina ez zen nahikoa izan iaz lortutako garaipena errepikatzeko. Halere, pozik da emaitzarekin eta maratoi eta maratoi erdietan ere lehiatzen den arren, krosa gero eta gogokoago duela dio. Amurrioko krosean bizi izandako giro polita ere nabarmendu du.

Argazki gehizago: aiaraldea.eus toki komunikabidean

2022 12 11 amurrio krosa igor torres

2022 12 11 amurrio krosa igor torres podiuma aiaraldea tokikom 700x700 1