Igerilari gaztetxoek emaitza onak eskuratu dituzte Bergaran eta Legazpin

Barren.eus 2022ko aza. 24a, 11:02

Elgoibar Igeriketa Taldeko benjamin eta alebin mailako igerilariek Bergaran eta Legazpian jokatutako probetan parte hartu zuten aurreko asteburuan, eta arduradunak pozik agertu dira kirolari gaztetxoen artean sortu zen giroarekin eta lortu zituzten emaitzekin.

Benjaminek testa izan zuten Bergarako Agorrosin igerilekuan, eta KZL ligako lehen jardunaldian lehiatu ziren alebinak Legazpian. Benjaminei dagokionez, 50 metro estilo libreko proban lortu zituzten emaitzak nabarmendu dituzte taldeko arduradunek, eta baita erreleboetako probetan elgoibartarrek utzitako arrastoa ere. Alebinetan berriz, "oso emaitza txukunak" lortu zituztela azaldu dute. 200 metro estiloak eta 100 metro libre probetan nabarmendu ziren. Egindako lanagatik zoriondu dituzte arduradunek.

2022 11 24 igerilariak bergara KZL liga elgoibar igeriketa taldea 2

2022 11 24 igerilariak bergara KZL liga elgoibar igeriketa taldea b1