Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 19 karakateko igoera elgoibar saribanaketa BARRENKarakateko Igoera hirugarren aldiz irabazi duen Iban Muruak hiru urte zeramatzan mendi lasterketa batean lehiatu gabe, eta duela bost urte hartu zuen parte azkenengoz Karakateko Igoeran, probako errekorra ezarri zuen urtean. 

 Lehiatu gabe egon arren, etxeko egongelaren luzapena modukoa da berarentzat Karakate, etxetzat baititu inguruok. Konta ezin alditan igo da mendira azken urteetan, baina bikietan min hartuta ibili da, giharreko mina zerk sortzen zion ezin asmatuta, eta erabat osatuta egon arte lehiatzeari lagatzea erabaki zuen. Kilometro bertikal bat baino gehiago irabazitakoa da Murua (Zuzenien, Intza-Ttutturre, Uharte-Berian kilometro bertikala...) eta Karakateko Igoeran ere bi garaipen zituen, biak errenkadan lortuak, 2016an eta 2017an. Hala, entrenamenduetan sentsazio onak izan ostean aurkeztu zen aurtengo igoerara. Bazekien sasoi onean zegoela, baina horrelako etenaren ostean normala den moduan, lehia egunean nola erantzungo zuen jakin gabe. Eta gorputzaldi ona izan zuela dio. Hori bai, aitortu du aldapa pikoak bezain gogorra egin zitzaiola Iñigo Larizek egin zion markaje estua. "Asfalto gaineko lehen zatian azkar joan ginen arren, lasai antzean irten ginen gehienok, Eneko Etxaniz izan ezik, erritmo oso bizian joan baitzen lehen metroetatik, eta Julen Aranguenak ere metro batzuetako aldea hartu zigun Azkueko ermita paretik aurrera. Harrapatu eta aurrea hartzea lortu nuen, baina Iñigo Lariz itsatsita nuen atzean, egoera kontrolatzen. Desgaste handia eragin zidan Lariz zelatan nuela jakiteak, presio handia baitzen. Halaxe heldu ginen goraino. Iñigo atzetik eta ni uneoro atzera begira. Horrelako lehia estuaren ostean irabazita handiagoa da poza", azaldu zuen Muruak lasterketa amaitu berritan.

 • Mayi Mujikak sentsazio gazigozoak
Emakumezkoetan azkarrena izan zen Mayi Mujikak pozik da garaipenarekin, baina ez horrenbeste lasterketan izan zituen sentsazioekin. "Lasai irten nintzen eta igoeraren erdialderaino ondo nindoan, baina sentsazio on horiek bapatean arraroak bihurtu ziren, eta indarrik gabe gelditu nintzen. Hotz handia sentitu nuen, bereziki besoetan", azaldu du. Iazko igoera egin zuen denbora ondu nahi zuen arren, hamahiru segundo gehiago behar izan zituen tontorreraino ailegatzeko. "Iaz aurretik nuen Andrea Garay harrapatzea izan zen denbora on bat egiteko nire estimulua, baina aurten horrelako erreferentzia baten falta igarri dudala uste dut", azaldu du.

 Hona 2022ko Karakateko Igoeraren laburpen bideoa. Mila esker Morkaikoren boluntario taldeari bideo zatiak grabatu eta bidaltzeagatik!

•Azken urteetako irabazleak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza