Elgoibarko Kirol Elkarteek abenduaren 12ra arte aurkeztu ditzakete Kirol Federatuaren Urteko Sarietarako beraien proposamenak

Barren.eus 2022ko azaroaren 14a

Abenduaren 20an banatuko dituzte 2022ko Kirol Federatuaren Urteko Sariak, baina aurrez, euren hautagaitzak aurkeztu beharko dituzte Elgoibarren dauden 18 kirol elkarteek.

Abenduaren 12rako aurkeztu behar dituzte kirol klubek beren hautagaitzak, e-posta bat bidalita ramon@elgoibar.eus helbidera. Mezuan zehaztu behar dira sarituaren izena, abizenak eta saria ematearen arrazoia. Kirol elkarteei laguntze aldera, honako irizpideak aintzat hartzeko eskatu diete antolatzaileek klubei:

  • Pertsona bakarra proposatu behar da.
  • Aurreko edizioren batean saria jaso duenak ezingo du bigarren aldiz saria jaso.
  • Kirolaria, kirolari ohia, entrenatzailea, zuzendaria, laguntzailea, babeslea, edo klubaren ibilbidean zerikusia izan duen edozein pertsona proposatu daiteke saria jasotzeko.
  • Emakumeen presentzia bermatu behar da.


Datorren abenduaren 20an ospatuko dute 2022ko Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatzeko ekitaldia, 19:30ean, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako auditoriumean. Iaz moduan, hogei sari banatuko dituzte: kirol talde bakoitzak bere saritua izango du, -guztira 18 dira-, eta horiez gainera, beste bi sari ere emango ditu Udal Kirol Patronatuak.

2022 11 14 2021 12 21 kirol sariak 2021 danak elgoibar barren

• Aurreko urteetako sarituak