Igor Torres eta Pilar Arriola izan dira elgoibartar azkarrenak Behobia-Donostian

Barren.eus 2022ko aza. 13a, 21:50

Elgoibarko eta Mendaroko 48 antxitxikarik hartu dute parte gaur jokatu duten Behobia-Donostia lasterketaren 57. ekitaldian.

29.732 lagun zeuden izena emanda aurtengo Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko, 25.753k hartu dute parte azkenean, eta 24.184 korrikalari iritsi dira Boulevardeko helmugara, horien artean 39 elgoibartar eta 9 mendaroar (37 elgoibartar eta 8 mendaroar izan ziren 2021ean)

Kataluniarrak albiste izan dira aste honetan, estreinakoz kataluniar gehiago izan baitira (6.478) gipuzkoarrak baino izena eman duten korrikalarien artean. Eta, lasterketa egunean ere zeresana ematen jarraitu dute kataluniarrek, hango antxitxikariak izan baitira azkarrenak 20 kilometroak osatzen: Nan Oliveras (1:01:29) eta Cristina Silva (1:11:32).
Gure ordezkariei dagokionez, Igor Torres Castillak egin du denbora onena gizonezkoetan. Sailkapen nagusiko 147. postua eskuratu du 01:11:17-ko denbora eginda. Emakumezkoetan Pilar Arriola Diez izan da azkarrena (01:47:07).

 • Gogoa maratoian
2019an lortu zuen bere marka pertsonaletik (1:10:05) urrun gelditu den arren, Igor Torresek bazekien zaila izango zuela orain hiru urte egindako denbora ontzea. Are gehiago, Behobia-Donostia ez baita denboraldi honetan bere buruari jarri dion erronka nagusia, bi aste barru jokatuko duen Donostiako Maratoia baizik. Prestaketa guztia maratoira bideratuta daukala azaldu du. Gogoa eta burua maratoian izan arren, aitortu du bere marka pertsonala ontzera irten zela Behobian, eta hamabostgarren kilometrora ailegatu zenean hori lortzeko denboren barruan zegoela. "Denboretan nengoen, baina zaila egin zitzaidan erritmo bizi horri eustea. Luzeak egin zitzaizkidan azken kilometroak, maratoirako erritmoetara ohitu baitut gorputza entrenamenduetan. Kosta egiten da erritmo batetik besterako jauzia egitea, igarri egiten du gorputzak. horregatik zin izan nuen marka pertsonala ondu". Domekan egin zuena baino tenperatura freskoagoekin marka hobeak egiten diren arren, Torresek ez du aitzakiarik nahi, "neukan guztia eman nuen, ..eta kitto!". Gipuzoako txapelketa ere izango den Donostiako maratoia korritu eta gero, lasterketen egutegian gorriz markatuta dauka Mugertza krosa. "Polita izango litzateke Elgoibarko krosa berriro bukatzea lotzea. Maratoiaren ostean, entrenamenduak erabat aldatu, eta buru-belarri murgilduko naiz krosaren prestaketan", esan du.

Antolatzaileek, C.D. Fortuna, adierazi dutenez errekor berria ezarri da emakumezkoen parte hartze kopuruan. Lasterkarien %28,53 izan dira emakumezkoak, 7.348 guztira. Elgoibartik eta Mendarotik joandakoen artean zazpi izan dira emakumezkoak, %14,5a bakarrik.

Roller kategorian, irabazleak Alberto Aleman eta Idoia Martinez izan dira eta Asier Arriola patinatzaile mendaroarra 47. postua sailkatu da, 46 minutu eta 50 segundoko denborarekin. Hala, bederatzi minutu eta 10 segundoan ondu du iaz egin zuen denbora.

• Elgoibartarren sailkapena 57. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 147. postua IGOR TORRES CASTILLA    01:11:17
  • 676 GORKA CEBRIAN ARREGUI    01:18:43
  • 810 ANDER RODRIGUEZ LUIS    01:19:32
  • 1551 ION IRAZABAL GARCIANDIA    01:24:15
  • 1726 OIER IRAZABAL GARCIANDIA    01:24:57
  • 2148 MIKEL ZUBIAURRE ELORZA     01:27:07
  • 2578 MARKEL AMUTXASTEGI YARZA    01:28:38
  • 2794 JOSE ANTONIO RUIZ DEL REY    01:29:25
  • 3045 MARTIN DOMINGUEZ LOPEZ    01:30:14
  • 3048 JON DOMINGUEZ CID    01:30:15
  • 4963 ASIER CORDON BLAZQUEZ    01:35:54
  • 5396 GURUTZ QUINTANO AGUIRREZABAL    01:36:59
  • 6131 ÁNGEL EGUREN BELAUSTEGI    01:38:36 
  • 6714 DENIS SAIZ SABORIDO    01:39:44 
  • 7339 ANDER MARTÍN SANCHEZ    01:40:57 
  • 7677 AITOR ARRUABARRENA GURRUTXAGA    01:41:38
  • 7744 JON ROMAR IRIARTE    01:41:45
  • 7965 SERGIO MARTINEZ ROMAN    01:42:18
  • 8291 UNAI USATORRE JUARISTI    01:42:58
  • 10570 PILAR ARRIOLA DIEZ    01:47:07
  • 10572 ASIER ARENAL BILBAO    01:47:07
  • 11575 ASIER MURUA JUARISTI    01:48:55
  • 12059 JAVIER HERNANDO ALBERT    01:49:48
  • 13272 AMAIA JAUREGI BARRUTIA    01:52:02
  • 13273 AINHOA ADURIZ GARCIA    01:52:02
  • 13728 IKER PANIZO DIEGO    01:52:49
  • 14255 ENEKO ARRIZABALAGA GARATE    01:53:47
  • 14290 GOTZON GURRUCHAGA BENGOECHEA   01:53:51
  • 14541 EIDER IRIONDO ANSOLA    01:54:17
  • 15284 BEÑAT KONDE UNTZILLA    01:55:38
  • 16189 PATXI LOIOLA URAIN   01:57:24
  • 16190 MIREN LAHOZ IDARRAGA    01:57:24
  • 17221 MIGUEL ANGELMONTES CRESPO    01:59:15
  • 17482 ARIANA NOGALES BABARRO    01:59:48
  • 17484 IÑIGO SABANDO LOYOLA    01:59:48
  • 17571 ALEXANDER BILBAO ALDEKOA-OTALORA    01:59:59
  • 17740 SAMUEL RUIZ DE LORENZO    02:00:25
  • 20332 JOSE JESUS ALZAGA ANSOLA    02:07:21
  • 21827 EIDER TELLETXEA AGIRRE    02:12:50

 

• Mendaroarren sailkapena 57. Behobia-Donostian (postua, izen-abizenak eta denbora)

  • 1188 MIGUEL ANGEL URKIZA ANAKABE    01:22:15
  • 1342 PATXI SALEGI MARTIJA    01:23:11
  • 1638 DAVID GARCIA FERNANDEZ    01:24:36
  • 3156 ISRAEL SOTO CALDERON    01:30:36
  • 3774 BORJA RODRIGUEZ BARRERAS    01:32:38
  • 6636 IGOR EZENARRO ARRIOLA    01:39:37
  • 17939 MANUEL AGEA COCERA    02:00:54
  • 19275 AITZOL URAIN EPELDE    02:04:16
  • 24065 IMANOL ESNAOLA ALBA   02:38:30

2022 11 13 behobia donostia borja rodriguez irutxuloko hitza

2022 11 13 behobia donostia asier murua pasai antxotik oarsoaldeako hitza

2022 11 13 behobia donostia patxi pasai antxotik oarsoaldeako hitza

 

∞Lotura duten albisteak: