Igeriketaren kultura herrian zabalduko du Igeriketa taldeak

Barren.eus 2022ko urr. 27a, 09:16

Elgoibarko Igeriketa Taldeak batzarra egin zuen joan zen astean, musika eskolako auditoriumean, hainbat gai adosteko.

Batetik, 2022-2023 denboraldirako prestatu duten lehiaketa egutegia ezagutarazi zieten Igeriketa Eskolan diharduten haurren gurasoei, eta baita lehiaketa helburuen nondik norakoen berri eman ere. Igeriketa probetan egiten dituzten denborei baino igerian egiteko moduan arreta jartzea garrantzitsuagoa izatea nahi dute taldeko arduradunek, umeentzat esperientzia "atsegingarria" izateari ematen diote garrantzia. Alegia, helburua ez da lehiaketa, lehiaketarako prest egotea baizik, eta entrenatzea joateko motibazioa izan behar dute lehiaketek.

Eta, bestetik, batzarraren bigarren zatian, gazteek orain arte erakutsi duten maila eta igeriketa modua azpimarratu zuten, eta horrekin lotuta, taldea sendotu eta herritarren artean igeriketaren kultura herritarren artean zabaltzea adostu zuten batutakoen artean.