Mikel Perez de Obanos eibartarrak irabazi du Idotorbeko Igoera

Barren.eus 2022ko urr. 12a, 12:29

Mikel Perez de Obanos txirrindulari eibartarra izan da azkarrena gaur jokatu duten Julian San juanen XXX. Oroimenezko txirrindulari lasterketan.

Iaz, Iker Eskibelek probako errekorra (12:48) ondu zuen urtean hirugarren postuan sailkatu zen Mikel Perez de Obanosek irabazi du 2022ko Idotorbeko Igoera. Txirrindulari eibartarrak 13 minutu eta 46 segundoan osatu du Kalegoen plazatik Idotorbe gainerainoko ibilbidea. Hala, iaz baino minutu erdi gehiago behar izan arren, garaipena eskuratu du. Iaz 13:11ko denboran egin zuen igoera. Eibar Txirrindulari Taldeko kidea da Perez de Obanos.

Atzetik aurrerako lasterketa eginez, proba hau bost alditan irabazitakoa den Iñigo Lariz elgoibartarra ailegatu da helmugara bigarren postuan, 13:59ko denborarekin. Unai Mugikak egin du hirugarren (14:16). Mugikak lasterketa buruan egin zuen igoerako zatirik handiena, metro batzuetako abantailarekin, baina azken kilometroan bere pareraino iristea lortu du Perez de Obanosek eta azken zatian atzean utzi du. Larizek ere azken metroetan gainditu du Mugika, ikusleak pilatzen diren igoerako azken metroetan, hain zuzen ere.

Guztira 27 lagunek hartu zuten parte Lagun Taldea txirrindulari eskolak denboraldiari amaiera emateko antolatzen duen proban. Emakume bakarra lehiatu zen, Maite Urteaga zumaiarra (19:29). Kadeteetan Eñaut Andres izan da azkarrena (19:24), Eneko Ortega (14:24) juniorretan, Iñaki Goenaga (14:33) Master kategorian eta Joxe Felix Iglesias (17:40) eta Tomas Arizaga (19:26) beteranoetan.

 

XXX.SAN PEDROKO IGOERA (sailkapena)

  1. Mikel Perez De Obanos  13:46
  2. Iñigo Lariz Azkue 13:59
  3. Unai Mugika Dorronsoro 14:16
  4. Eneko Ortega 14:24
  5. Iñaki Goenaga Aristi 14:33
  6. Oier Etxeberria Zubimendi 14:50
  7. Jokin Amorrosta 15:00
  8. Beñat Fernandez 15:00
  9. Ramon Garcia Sanchez 15:07
  10. Antonio Cid Rico 15:18
  11. Joseba Tamayo Rojo 15:26
  12. Iban Gonzalez Ferro 15:26
  13. Iker Beristain Astigarraga 15:26
  14. Aritz Esnaola 15:26
  15. Azibar iraolagoitia Gallastegi 15:56
  16. Aitor Arranz Garcia 15:58
  17. Alberto Merino Benito 17:05
  18. Jose Felix Iglesias 17:40
  19. Jose Juan Barrenetxea 18:20
  20. Mikel Fernandez 18:25
  21. Unai Zabalo Murillo 18:38
  22. Mikel Tadeo 18:52
  23. Eñaut Andres 19:24
  24. Tomas Arizaga 19:26
  25. Maite Urteaga Sorazu 19:29
  26. Bryan Zaramago 20:06
  27. Einer Aguirregomezkorta 21:44

 

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar kurban BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar irabazlea 2 BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar mikel perez atz BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar lariz BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar eskuaemanda BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar hasiera BARREN

2022 10 12 IDOTORBE igoera elgoibar aldapan BARREN

2022 10 12 idotorbe igoera txirrindularitza elgoibar danak BARREN

•Idotorbeko Igoera; azken urteetako irabazleak: