Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 04 TRX ikastaroaHamabost ikastaro eskainiko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 2022-23 ikasturtean, bai Olaizaga kiroldegian eta baita Mintxetan ere. Gainera, Spinning, TRX eta Krosfit ikastaroetarako talde berriak sortu dituzte.

Honakoak dira hamabost ikastaroak: Elgoibar Sasoian, aerobik uretan, aerobik, pilates, zumba, zumba gazteak, GAP, kick boxing, krosfit, TRX, igeriketa ikastaroak, spinning, k-strech, orientazio zerbitzua eta ahalduntze pertsonala.

Gainera, orain arteko izen emateetan eduki duten arrakastaren ondorioz, Spinning, TRX eta Krosfit ikastaroetarako talde berriak sortzea erabaki du kirol patronatuak. Era berean, igeriketa ikastaroetan irailean 369 pertsonek hartu zutela parte jakitera eman dute eta 414 lagun izango dira urrian, inoiz baino gehiago.

Ikastaroetarako izen emateak Olaizagako Kiroldegiko harreran egin daitezke, edota 943 744 415 telefonora deituta zein Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita.

 

2022 10 05 spinning elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza