Laura Rodríguez eta Iris Abarrategi podiumera igo ziren Gredoseko ultra lasterketan

Barren.eus 2022ko urr. 1a, 12:15

Gredosko mendilerroan, Avilan (Gaztea-Leon, Espainia), jokatu zuten Gredoseko ultran hartu zuten parte Laura Rodriguez eta Iris Abarrategi elgoibartarrek, eta aurreneko postuetan sailkatu ziren.

Mendi lasterkariek 71,5 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten iirailaren 17an jokatu zuten Gredoseko ultra distantziako lasterketan. Gizonezkoetan Yuriy Pikh Korzhylova izan zen azkarrena (08:43:40) eta emakumezkoetan Vanessa Perez Castelaok (11:54:52) irabazi zuen proba. Morkaiko mendi taldearen izenean korritu zuen Laura Rodriguez Rodriguez elgoibartarrak hirugarren egin zuen 13:06:03ko denborarekin. Hain justu, Iris Abarrategi Merchan elgoibartarrak egin zuen denbora berbera, biek elkarrekin gurutzatu baitzuten helmuga. Hori dela eta, antolatzaileek biak igo arazi zituzten podiumeko hirgarren koskara. Lasterketa guztia ere elkarrekin egin zuten bi elgoibartarrek, joan den uztailean korritu zuten Goierriko Bi Handiak mendi lasterketan egin zuten moduan. Goizaldeko 6:00etan irten ziren Navarredonda de Gredos herritik eta Arenas de San Pedron amaitu zuten 71,5 kilometroko mendi lasterketa gorabeheratsua. 2.500 metroko desnibel positiboa zuen ibilbideak eta garaierarik altuena itsas mailatik 2.395 metrora.

2022 09 29 gredos ultra laura rodriguez iris abarrategi