Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 28 2016 09 24 sanlo garagardo festa maala elgoibarSanloBeer garagardo festa antolatu du Sanlo eskubaloi taldeak berriro ere, azken bi urteetan antolatu gabe egon eta gero. Eguenean, urriaren 6an izango da inaugurazio ekitaldia Maalako parkean egongo den karpan.

Garagardo azokan bederatzi garagardo mota (Free Damm, Complot Ipa, Keler, Estrella Damm, Damm Lemon, Radeberger, Oro Bilbao, Grimbergen eta Bock Damm) egongo dira aukeran eta, jatekoari dagokionez, egunero salduko dituzte ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak. Azken egunean, domekan, paella erraldoi bat prestatuko dute.

Jan edanaz gainera, zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute garagardo azoka, lau egunetan, urriaren 6tik 9ra bitartean. Eguenean (urriak 6) irekiko ditu ateak Sanloren garagardo festak. 18:30ean izango da inaugurazio ofiziala eta 19:00etan irekiera.

 • Zozketak egunero, gauerdian
Bada berrikuntzarik aurtengo garagardo azokan. Salduko dituzten txartelek zenbakia izango dute eta zozketa bat egingo dute egunero, gauerdian. Honako hauek izango dira sariak, egunez egun:

  • Osteguna: Urriaren 13an Reale Arenan jokatuko den Real Sociedad-Sheriff Europa Leagueko partidarako bi sarrera, Realaren kamiseta ofizial bat eta dozena bat Voll-Damm garagardo lata.
  • Ostirala: Afari bat bi pertsonentzako Salento Pizzerian, Realaren kamiseta ofizial bat, hamabi Voll-Damm garagardo lata eta hamabi Keler garagardo lata.
  • Larunbata: Urtarrilerako edo otsailerako bi sarrera Reale Arenako palkorako, janari eta edaria barne, Realaren kamiseta ofizial bat, hamabi Voll-Damm garagardo lata eta hamabi Keler garagardo lata.
  • Igandea: Urriaren 19an Reale Arenan jokatuko den Real Sociedad-Mallorca ligako partidarako bi sarrera, Realaren kamiseta ofizial bat eta hamabi Voll-Damm garagardo lata.

 

 • VIII. SanloBeer Festa (Egitaraua)

Urriak 6 Osteguna:

  • 18:30 Karparen inaugurazioa
  • 19:00 Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea
  • 21:30 Musika


Urriak 7 Ostirala:

  • 18:00 Karparen Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea
  • 23:00-01:00 Musika zuzenean Diablues ta Blueifer Band taldearekin.
  • 00:00 Bingo solidarioa
  • 01:00 Dantzaldia


Urriak 8 Larunbata:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 12:00 – 14:30 Pintxo potea (Mejiloiak tomatearekin)
  • 23:00-01:00 Igara Roosters taldearen kontzertua
  • 00:00 Bingo solidario
  • 01:00 Dantzaldia


Urriak 9 Igandea:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 14:30 Paella jan erraldoia
  • 17:30 Festaren amaiera

2022 09 28 sanlobeerfest egitaraua sanlo

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza