Beristain eta Deca Euskal Ligako taldeak dira

Barren.eus 2016ko urt. 31a, 17:18

Asteburu borobila izan dute Sanloko taldeek. Batetik, Deca Elgoibar kadete mutilen taldeak eta Beristain Banaketak jubenil mutilen taldeak etxean jokatu dituzte Euskal Ligako Bigarren Fasea jokatzeko igoera faseak eta biek lortu dute igoera. Bestetik, Alcortak eta Laukok ere garaipen garrantzitsuak lortu dituzte etxean.

Eskubaloiaren hilabetea da urtarrila. Hil honetan jokatzen dituzte selekzioek Munduko eta Europako Txapelketak. Gaur amaitzen da, esaterako, Polonian jokatu duten Europako Txapelketa. Eskubaloizaleek gertuago ere izan dute eskubaloiaz gozatzeko aukera. Joan den barixakutik dometara bitartean 18 eskubaloi partida jokatu dituzte Olaizaga eta IMH kiroldegietan. Horietako asko Euskal Ligako Bigarren Fasea jokatzeko igoera faseetako partidak izan dira, jubenil eta kadete mailetako multzo bana Elgoibarren lehiatu baitira. Batean zein bestean izan du ordezkari bat Sanlo kirol taldeak. Kadeteetan Deca Elgoibar izan da multzoko onena, jokatutako hiru partidak irabazita. Usurbil, Urnieta eta Escolapios taldeei irabazi ostean lortu du igoera Deca taldeak. 

Jubeniletan Tekniker Eibar Eskubaloia taldea izan da nagusi, hirutik hiru partida irabazita. Beristain Banaketak taldeak bi partida irabazi ditu eta bigarren sailkatu da. Honenbestez, Debabarrenako bi taldeek lortu dute Euskal Ligako bigarren fasea jokatzeko sailkapena. Elgoibartarrek partida erabakigarria jokatu dute gaur eguerdian, IMH kiroldegian, Donostiako Egia taldearen aurka. Bi taldeek zituzten igoera lortzeko aukerak, baina elgoibartarrek kontrolpean izan dute partida ia uneoro. Partida amaitzeko zortzi minuturen faltan zazpi goleko aldea zuen Beristainek, 22-15. Donostiarrek, baina, markagailua iraultzeko azken ahalegina egin dute eta euren aldekoa izan da azken partziala (6-1). Markagailuan hurbiltzea lortu duten arren, ez da nahikoa izan. Beristain Banaketak taldeak 23-21 irabazi du norgehiagoka. Zaleen babesa funtsezkoa izan da bi talde elgoibartarrentzat, harmailak jendez gainezka zirela jokatu dituzte-eta euren partidak. 
•Senior mailako taldeen garaipenak
Sanloko senior mailako taldeek ere garaipen garrantzitsuak lortu dituzte, emakumezkoek bereziki. Laukok 31-26 irabazi zion Garlan Legumbres taldeari, zapatuan Olaizagan jokatutako partidan. Alcorta Forging Group gizonezkoen taldeak ere etxean jokatu du eta 31-26 irabazi zioten Usurbil Eskubaloia taldeari.

2016 01 31 beristain sanlo IMHn16

2016 01 31 beristain sanlo IMHn9

2016 01 31 beristain sanlo IMHn6

2016 01 31 beristain sanlo IMHn8

2016 01 31 beristain sanlo IMHn4

2016 01 31 beristain sanlo IMHn2

2016 01 31 beristain sanlo IMHn1

2016 01 31 beristain sanlo IMHn

2016 01 31 beristain sanlo IMHn15

2016 01 31 beristain sanlo IMHn14

2016 01 31 beristain sanlo IMHn12

2016 01 31 beristain sanlo IMHn5

2016 01 31 beristain sanlo IMHn11

2016 01 31 beristain sanlo IMHn13