Anaitasunako taldeek irabazi dute Gojko Vucinic eskubaloi txapelketa, bigarren urtez jarraian

Barren.eus 2022ko ira. 12a, 13:41

Iaz moduan, aurten ere Anaitasuna talde nafarrak lortu du garaipena, bai nesketan eta baita mutiletan ere, Gojko Vucinic Elgoibar Hiria eskubaloi txapelketan.

Txapelketaren laugarren edizioa izan den honetan, kadete mailako Gipuzkoako eta Nafarroako bederatzi kirol taldetako hamasei eskubaloi talde aritu dira lehian Elgoibarren. Hala, 300dik gora eskubaloi jokalari gazte batu dira herrian, barikutik domekara bitartean. Olaizaga kiroldegiko kantxan lehiatu dira nesken taldeak, eta IMHkoan mutilenak.

Taldeek harrobiarekin egiten duten lana bistaratzea da txapelketa honen helburuetako bat. Emaitzei dagokionez, Anaitasuna talde nafarreko neska zein mutilen taldeek eta Zumaiako Pulpo taldekoek eginiko lana nabarmendu behar da, bi kirol talde horietako lau taldeak ailegatu baitziren bi finaletara. Anaitasunako nesken taldeak Zumaiako Pulpo eskubaloi taldearen aurka jokatu zuen finala, domeka eguerdian, Olaizaga kiroldegian, eta 9-24ko emaitzarekin gailendu ziren nafarrak. Mutilen finalean ere Olaizagan jokatu zuten, eta 15-19 irabazi zion Anaitasunak Pulpori.
Sanloko bi taldeak podiumera igotzeko atarian gelditu ziren, biak laugarren postuan sailkatu baitziren. Neskek 8-16 galdu zuten hirugarren postua erabakitzeko borrokan, Malkaitz taldearen aurka. Mutilek 10-30 galdu zuten zarautzen aurka podiumeko hirugarren koskara nor igoko zen erabaki zuen neurketa.

Roberto Sanchezek ateratako hainbat argazki batu ditugu hemen.

Hona Gojko Vucinic Elgoibar Hiria Txapelketako sailkapenak:

  • 1. postua Neskak - ANAITASUNA (saria jasotzen)
  • 1. postua Mutilak - ANAITASUNA (saria jasotzen)
  • 2. postua Neskak - PULPO ESKUBALOIA
  • 2. postua Mutilak - PULPO ESKUBALOIA
  • 3. postua Neskak - MALKAITZ ESKUBALOIA
  • 3. postua Mutilak - ZARAUTZ ESKUBALOIA
  • 4. postua Neskak - SANLO ESKUBALOIA
  • 4. postua Mutilak - SANLO ESKUBALOIA
  • 5. postua Neskak - ZARAUTZ ESKUBALOIA
  • 5. postua Mutilak - EIBAR ESKUBALOIA
  • 6. postua Neskak - EIBAR ESKUBALOIA
  • 6. postua Mutilak - EREINTZA ESKUBALOIA
  • 7. postua Neskak - EREINTZA ESKUBALOIA
  • 7. postua Mutilak - TOLOSA ESKUBALOIA
  • 8. postua Neskak - UROLA ESKUBALOIA
  • 8. postua Mutilak - UROLA ESKUBALOIA

Jokalari nabarmenenak ere saritu zituzten txapelketaren amaieran.

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo 1 arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo mut arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo mut2 arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo Anaitasuna 2taldeak arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo 2taldeak elkarregaz arg Roberto sanchez

2022 09 11 Gojko vucinic txapelketa eskubaloia sanlo danak m arg Roberto sanchez

 

∞Lotura duten albisteak: