Mintxetako tenis pista berritu dute

Barren.eus 2022ko ira. 12a, 11:27

Aurrez IMHko tenis pistarekin egin zuten moduan, Mintxetako tenis pista ere berritu du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak.

Padel kantxen ondoan dagoen tenis pistako lurzorua konpondu dute, eta pintaketa eta errotulatzeko lanak ere egin dituzte, pistari itxura berria emanez. Joan den uztailean IMH pista berritu zuten. Udal Kirol Patronatutik gogora ekarri dute abonatuek libreki eta doan erabil ditzaketela Mintxetako tenis eta padel pistak.

2022 09 12 mintxeta tenis pista berritu elgoibar kirol patronatua 2