BIDEOA: Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan diharduten sei emakumek errekonozimendua jaso dute

Barren.eus 2022ko ira. 5a, 16:15

'Biba zuek!' izenburua daraman bideoa bidali digute Euskara ala Ezkara kirolean? jardunaldiko antolatzaileek. Bertan, Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan diharduten sei emakume azaltzen dira. Alabaina, zehaztu dute Elgoibarren kirolaren alde jardun duten emakume guztiei dagoela eskainia bideoa.

Izan ere, jendarteko arlo gehienetan moduan, kirolean ere ezkutuan geratzen da gehienetan emakumeek egiten duten lana. "Ilunpean dagoen horri argia emateko sortu dugu bideoa", azaldu dute. Elgoibarren kirolaren alde jardun duten eta dihaerduten emakumeei "esker ona" eta "errekonozimendua" azaltzeko.

Bideoa

∞Lotura duten albisteak: