San Bartolome jaietako esku pilota jaialdietan parte hartuko duten bikoteak ezagutzera eman dituzte

Barren.eus 2022ko uzt. 28a, 11:51

Urtero moduan esku pilota profesionaleko bi jaialdi antolatu ditu Udalak sanbartolomeetarako. Horietan parte hartzekoak diren pilotariak zein izango diren aurreratu dute gaur.

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abuztuaren 24an eta 26an jokatuko dituzten pilota profesionaleko bi jaialdietan parte hartuko duten pilotarien karteldegia jakinarazi du gaur. Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dituzte, 24koa 18:00etan eta 26koa gaueko 22:00etan. Azken hori ETB1en emango dute zuzenean. Hortaz, Txiki Egunean ohikoa zen pilota jaialdia egunez aldatu dute. Txiki Eguneko bazkaria oso berandu izaten dela-eta gero eta jende gutxiago joaten zela frontoira arrazoitu dute udal arduradunek, eta egunez aldatzea erabaki dute.

Sarrerei dagokionez, aldez aurretik Kaia tabernan salduko dituzte, eta egunean bertan frontoian. 

Honakoak dira partidak:

Abuztuak 24:

  • Zabala – Bikuña
  • Egiguren V – Erostarbe

 

  • Ezkurdia – Zabaleta
  • Altuna III – Rezusta

 

Abuztuak 26:

  • Bakaikoa – Morgaetxebarria
  • Zubizarreta – Eskiroz

 

  • Laso – Aranguren
  • Jaka - Albisu

2022 07 28 pilota partiden kartela san bartolome elgoibar

∞Lotura duten albisteak: