Aizkolarien Urrezko Kopa jokatzeko txartela eskuratu du Hodei Ezpeletak

Barren.eus 2022ko uzt. 20a, 09:54

Aizkolarien Urrezko Koparen finala jokatuko dute abuztuaren 15ean, Donostiako Trinitate plazan, eta finalerako sailkatze proban lehiatu ziren uneko aizkolari onenak, joan den zapatuan, finala jokatuko den plaza berean.

Euskal Herriko egungo aizkolaririk onenak batu ziren Donostian, hamabi guztira, eta horien artean zen Hodei Ezpeleta mendaroarra ere. Finala jokatzeko bost txartel zeuden jokoan. Aizkolari bakoitzak 54 ontzako zazpi enbor moztu behar zituen eta Mikel Larrañaga azpeitiarra, Urrezko Koparen egungo txapelduna, izan zen lanak amaitzen azkarrena (14:25 segundo). Irabazlearen atzetik sailkatu ziren lau aizkolariek lortu dute finalerako txartela: Aitzol Atutxa (14:49, bigarren), Iker Vicente (14:56, hirugarren) eta Hodei Ezpeleta (15:42, bosgarren). Honenbestez, gaur egungo aizkolari onenekin lehiatuko da Ezpeleta Donostiako Aste Nagusiaren barruan jokatuko den final handian.

Urrezko Koparen finala abuztuaren 15ean jokatuko dute, 19:30ean, Trinitate plazan.

Donostiako Udalak antolatu zuen sailkatze proba eta hamabi aizkoilari gonbidatu zituzten parte hatzera: iazko finalean parte hartu zuten bost aizkolari, Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko Txapelketan lehen bost postuetan sailkatu zirenak eta beste bi aizkolari gehiago. Hala, aurrenekoz aritu dira lehian Sherpa.ai eta Aizkolari Txapelketa Nagusian lehiatzen ari diren aizkolariak. Izan ere, Ezpal elkartean bildutako aizkolariek federazioarekin bat egin gabe segitzen dute. (informazio osoagoa berria.eus)