Mikel Egaña eta Ander Quintas gailendu dira Mendaroko padel txapelketan

Barren.eus 2022ko uzt. 18a, 12:01

Mendaroko padel txapelketako finala jokatu zuten zapatuan Maite Maiora kirolgunean dagoen padel pistan.

Mikel Egaña eta Jon Gandiagak osatutako bikoteak irabazi zuen finala Eduardo Agirreren eta Iñigo Aldayren aurka jokatutako finala. Hiru set egiten dira, eta partida irabazteko, horietako bi irabazi behar dira. Bikote bakoitzak set bana irabazi ostean, hirugarrengoan erabaki zen irabazlea. Gandiagak finalean aritu ezin izan zuen Ander Quintas -bikotekide titularra- ordezkatu zuen finalean; eta, hortaz, hirurek ospatu dute garaipena.

Final handiaren aurretik kontsolaziozkoa jokatu zuten beste bi bikotek. Luis Alfageme de la Fuente eta Juantxo Lopezek osatutako bikoteak Ander Prietok eta Aitzol Arizmendik osatutakoa izango dute aurkari, eta Prieto eta Arizmendi gailendu ziren. Partida hori ere hirugarren setean erabaki zen.
32 bikote aritu dira lehian Mendaroko padel txapelketan.

2022 07 16 padel txap mendaro finalak txapeldunak1

2022 07 16 padel txap mendaro finalak txaporde