Iker Zabaletak irabazi du Javier Ezenarro Oroitzarrea eta Eneko Ortega elgoibartarra iritsi da bigarren, denbora berera

Barren.eus 2022ko uzt. 4a, 08:07
 
Sasoi betean dagoela erakutsi du gaur ere Eneko Ortegak eta gutxigatik ez du lortu irabaztea. Kalbarion behera Iker Zabaletarekin batera jaitsi da, baina Sasiolatik Mendarora bidean karranpak estu hartu dute mutila. Hala ere, azken-azkenera arte eutsi dio Zabaletarekin zuen lehiari, eta esprintean erabaki da lasterketa. Mendiko saria Iker Zabaletarentzat izan da, eta taldekako saria, berriz, Atracciones Sanzentzat. Elgoibarko Lagun Taldeaketik jakinarazi dute datorren astean Gipuzkoako selekzioarekin lehiatzeko hautatu dutela Eneko Ortega. 

2022 07 02 Eneko Ortega Mendaron

2022 07 02 Javier Ezenarro Oroitzarrea esprinta Eneko Ortega

2022 07 02 Javier Ezenarro Oroitzarrea podiuma

2022 07 02 Javier Ezenarro oroitzarrea taldekakoa