Maite Maiora txapeldunorde izan da Kanadan jokatu duen Minotaur Skyrace mendi lasterketan

Barren.eus 2022ko eka. 29a, 13:34

Kanadako mendebaldean dagoen Alberta probintzian jokatu zuten Minotaur Skyrace mendi lasterketa, ekainaren 25ean, eta Maite Maiorak bigarren egin zuen emakumezkoetan.

Skyrunner World Series izeneko Munduko Koparen zirkuituak hamahiru lasterketa ditu, eta horietako bi Europatik kanpo izan dira, zirkuituko estreinako lasterketa: Japonian jokatu zuten Mt. Awa Skyrace lasterketa; eta, joan den zapatuan Kanadan jokatu zuten Minotaur Skyrace proba. Estrainekoz jokatu dute Kanadan Skyrunner World Series txapelketako proba bat.

Blairmore herrian hasi eta amaitu zen proba eta Kanadako Mendi Harritsuetan ibili ziren parte hartzaileak, paisaia ikusgarrietan barena. 33,5 kilometroko eta 2.900 metroko desnibel positiboko ibilbidea osatu zuten amaitzea lortu zutenek. Ibilbidean hiru tontorretara igo behar izan zuten, horietako bat 2310 metroko garaieran dagoena. Emakumezkoetan bertako antxitxikari bat, -suhiltzailea ogibidez-, gailendu zen. Emma Cook-Clarke (Arc’teryx) kanadarrak 5:05.52ko denborarekin irabazi zuen proba. Maite Maiora (Raidllight) irabazlearengandik lau minutura ailegatu zen helmugara, eta 11 minutuko aldea atera zion hirugarren egin zuen Lindsay Webster (Craft) kanadarrari, proba irabazteko faborito argienetarikoa zena.

2022 06 25 MaiteMaiora minotaur skyrace probaaurretik kanada

∞Lotura duten albisteak: