Nahaste Borraste kirol proba bereziaren 36. ekitaldia jokatu dute gaurkoan 31 lagunek, horien artean emakumezko bakarrak. Iñigo Lariz izan da guztietan azkarrena. Bizikleta gainean egin beharreko zazpi kilometroko ibilbidea osatu ostean, metro batzutako aldearekin ailegatu da Kalegoen plazara. 25 kiloko zakua bizkarrean hartu duenean apur bat gerturatu zaio atzetik zetorren Ander Ariznabarreta gaztea, baina San Bartolomen behera eta Errosaro kalean gora 400 metroan zakuarekin antxitxika egin ostean, lehen postuan hasi du Larizek korrikako zatia ere (1,5 kilometrokoa), eta hor jarraitzaileekiko aldea gizendu du. Larizek hamazortzi minutu eta 6 segunduan bukatu du proba. 53 segundora sartu da helmugan bigarren egin duen Ander Ariznabarreta (18:59) eta Gorka De La Horra sailkatu da hirugarren postuan (19:10). Ainhoa Lendinezek arazoak izan ditu zango batean, baina hala eta guztiz ere proba amaitzea lortu du, 23:41eko denbora eginda. Hamabostgarrengoz irabazi du lasterketa.
Lariz pozik zen gaurko garaipenarekin, Karakateko Igoerarekin batera proba kuttunenetarikoa baita berarentzat Nahaste Borraste, eta ilusio berezia egiten zion hamar garaipenetara ailegatzeak, zenbaki borobila baita, eta aldi berean eskuratzen zaila, luzaroan lehiakortasun maila handia izatea eskatzen baitu.
Proba honetan ohikoa den moduan, kaleak ikuslez beteta zirela aritu dira lehian kirolariak.
Sailkapena:
- Iñigo Lariz Azkue (18:06.3)
- Ander Ariznabarreta Burunza (18:59)
- Gorka De La Horra (19:10)
- Ioritz Leiaristi Egaña (19:19)
- Borja Aranzabe Olano (19:33)
- Iraitz Ferreira Artola (19:34)
- Gorka Iriondo Alberdi (19:49)
- Iñigo Iturbe Ortiz de Zarate (19:56)
- Andoni Zubiaurre Usandizaga (19:58)
- Ander Arambarri Rumayor (20:07)
- Ion Fernandez Arakistain (20:13)
- Julen Cid Alcibar (20:24)
- Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (20:31)
- Aitor Aranzamendi Iriondo (20:38)
- Mikel Agirrebeña (21:05)
- Jon Agote Larramendi (21:43)
- Gorka Cebrian Arregi (21:54)
- Antxon De La Arada Kortazar (21:59)
- Asier Agirregomezkorta Unamuno (22:07)
- Iosu Iriondo Elorza (22:22)
- Jabi Del Rey Eizagirre(22:23)
- Asier Basurto Albizu (22:25)
- Gorka Mir Oñederra (22:38)
- Iñaki Ulazia Iraolagoitia (22:56)
- Kepa Kastro Etxeberria (23:23)
- Ainhoa Lendinez Garate (23:41)
- Josu Zubiaurre Jauregi (24:58)
- Edu Uribe (25:54)
- Aitor Romera Irizar (26:17)
- Arkaitz Irureta Arrieta (26:17)
- Alberto Zelaia Alzola (26:18)
∞Azken urteetako irabazleak:
- 2019ko Nahaste Borrastean, 35. ekitaldian, Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez gailendu ziren; 2018ko Nahaste Borrasten Lariz eta Lendinez izan ziren irabazleak; 2017ko Nahaste Borraste Iñigo Larizek eta Ainhoa Lendinezek irabazi zuten; 2016ko Nahaste Borrastea Iñigo Larizek irabazi zuen; 2015ekoan ere Iñigo Lariz gailendu zen; 2014koa Jorge Gonzalezek;2013koa Jose Antonio Ruizek; 2012. urtekoa,2011koa eta 2010eko Nahaste Borrasteak Iñigo Larizek irabazi zituen, 2009koa David Condek, 2008koa ñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta 2006koa David Condek irabazi zuen.