Aitari eskainitako oroigarria ezagutzen izan dira Mamo Wolderen semea eta alaba

Barren.eus 2016ko urt. 22a, 21:23

Tabor eta Addis Woldek gaur arratsaldean ezagutu dute euren aitaren omenez Mintxetan, -Juan Mugertzarenaren ondoan- jarrita dagoen oroigarria. Emozioz bizi dute unea, eta Elgoibarrera etortzen ziren aurreneko aldia den arren, berehala jabetu dira aitak, Mamo Wolde handiak, arrastoa laga zuela hemen.

Mamo Woldek bere azken emaztearekin izan zituen seme-alabak dira Tabor eta Addis Wolde. Aita hil eta bi urtera, 2004an, Ameriketako Estatu Batuetara joan ziren, eta Minneapolisen, Minesota estatuan bizi dira gaur egun. Nazioarteko Atletismo Federazioaren web orrian jarrita zuen argazki batean ikusi zuten, joan den abenduan, Mamo Wolderi eskainita Mintxetan dagoen oroigarria. Mintxeta atletismo taldearekin kontaktuan jarri ziren orduan. Mamo Woldek Elgoibarko krosarentzat izan duen garrantziaren berri eman zieten antolatzaileek Tabor eta Addis-i, ta nahi zutenean etortzera gonbidatuta zeudela esan zieten. Birritan pentsatu gabe, aurtengo krosean etorriko zirela erabaki zuten eta gaur iritsi dira Minesotatik.
Mamo Wolde Etiopian jaio zen 1932ko ekainaren 12an eta 2002ko maiatzaren 26an hil zen. Behin baino gehiagotan irabazi zuen Mugertza Nazioarteko krosa:1963, 1964, 1967 eta 1968 urteetan. 1968ko Olinpiar Jokoetan, Mexikon, Maratoia irabazi zuen eta 10.000 metroko lasterketan txapeldunordea izan zen. 1972ko Olinpiadetan, Munichen, brontzezko domina jaso zuen Maratoiko proban.
•Eamonn Martini omenaldia
2016 01 21 eamonn martin urrezkolib mugertzaEamonn Martin atleta britaniarra ere omenduko dute aurtengo krosean, 1991n garaipena eskuratu zuenetik 25 urte bete direla-eta. Krosean parte hartuko duten atleta britainarren entrenatzailea da Martin gaur egun. Ondoko argazkian garaipena lortu zuen unea eta bere sinadura Urrezko Liburuan. Liburuaren kopia bat jasoko du, hain justu ere, oroigarritzat.

Azken orduko bajak eta altak
Mintxeta Atletismo taldeak azken orduko aldaketen berri eman du. Domekan Mugertza krosean parte hartzekoak ziren bi atletak ezin izango dute domekan lehiatu. Aste hasieratik Elgoibarrenzegoen arren, Conseslus Kipruto keniarrak ezin izan ditu bizkarreko min batzuk gainditu eta bere herrialdera itzuli behar izan du. Proba irabazteko faboritoetako bat zen 2013ko Mugertza krosaren irabazlea. Adel Mechaal atleta espainiarrak ere ezin izango duela etorri jakinarazi die antolatzaileei. Sevillako Italica krosean min hartu zuen.
Ordezkoen bila aritu dira Mintxetakoak eta lortu dituzte; bi beharrean hiru gainera. Aweke Ayalew etiopiar jatorriko barheimdarra da bat. Iaz, 10. postua lortu zuen Munduko Kros Txapelketan, eta kros denboraldi honetan Venta de Baños-eko krosa irabazi du. Ayad Lamdassem antxitxikariaren kontratazioaren berri ere eman dute antolatzaileek. Atleta espainiarra laugarren postuan sailkatu zen Europako Kros Txapelketan. Azkenik, Juliet Chekwel ugandarra ere Elgoibarren izango da. 14. postua eskuratu zuen Munduko Kros Txapelketan.

2016 01 22 mamo wolde semealab

2016 01 22 mamo wolde semealak etiopiarrak

2016 01 22 mamo wolde semealab v1