Nahaste Borraste, gaur, Elgoibarren

Barren.eus 2022ko eka. 24a, 11:32

Nahaste Borraste kirol proba berezia jokatuko dute gaur, hilak 24, Kalegoen plazatik hasita.

Jokatu zuten azken Nahaste Borraste, 2019koa, irailean egin zuten, Kalegoen plazan gertatutako ezbeharraren ostean uda azkenera atzeratu behar izan baitzuten antolatzaileek. Gero bi urteko etena etorri zen, pandemiaren eraginez. Gaur, ohiko datan jokatuko dute 36. ekitaldia izango dena, 19:00etatik aurrera. Ibilbidea ere azken urteetako bera izango da: bizikletaz (7 kilometro), zakua bizkarrean dutela (400 metro) eta korrika (1,5 kilometro) egin beharko dute, aspaldiko urteetako ibilbide bera.

Aurrez izena emandakoek gaur jaso beharko dute dortsala, 18:30ak baino lehenenago. Izena eman nahi dutenek 17:00etatik 18:30era izango dute aukera, Kalegoen plazan.

2019ko Nahaste Borrasten 21 lagunek hartu zuten parte, eta Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez izan ziren azkarrenak. Bederatzigarrengoz irabazi zuen Larizek eta hamalaugarren garaipena izan zen Lendinezentzat.

∞Azken urteetako irabazleak:

2022 06 24 nahaste borraste kartela