Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 22 iker Dorronsoro cdelgoibarIker Dorronsorok hartuko du Egoitz Mendizabalen lekua Haundiko entrenatzaile karguan.

C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, Haundiko orain arteko entrenatzaile Egoitz Mendizabalek dimisioa eman du eta Iker Dorronsoro izango da aurrerantzean talde nagusiko entrenatzailea. 2010etik 2015eko ekainera arte Tolosa C.F taldeko entrenatzailea izan da Dorrronsoro igeldoarra. Hain zuzen ere, urtarrilaren 31n egingo dio bisita Elgoibarrek Tolosari, ligako 20. jardunaldian. Momentuz 18 jardunaldi jokatu dituzte Ohorezko Erregional Ligan diharduten 18 taldeek, eta Haundi 13. postuan sailkatuta dago, 20 punturekin. Sei partida irabazi, bi berdindu eta hamar galdu dituzte txuri gorriek (ikus emaitza guztiak). Alabaina, azken sei jardunaldietan ez dute garaipenik lortu. Joera hori aldatzeko ardura izango du Dorronsorok. Datorren zapatuan (urtarrilak 23) izango dute garaipenaren bidera itzultzeko lehen aukera, Getariako Keta F.T. hartuko dute eta Mintxetan. 16:00etan hasiko da partida. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza