Bazkari baten bueltan agurtu du denboraldia C.D. Elgoibarrek

Barren.eus 2022ko eka. 21a, 14:11

C.D. Elgoibarrek eguen honetan, ekainaren 23an, egingo duen urteko batzarrarekin (Kultur Etxean, 19:30ean) bukatuko du denboraldia ofizialki. Joan den zapatuan, baina, bazkari baten bueltan agurtu zuten denboraldia jokalari, entrenatzaile eta klubaren bueltako lagunek. Talde bakoitzean gehien nabarmendu diren jokalariak ere saritu zituzten.

Egun ederra pasa zutela azaldu dute kirol taldeko zuzendariotzakoek. "Zuzendaritza honek eskerrak eman nahi dizkie publikoki boluntario guztiei, eurek gabe ezin delako horrelako ekitaldirik antolatu, eta eskerrik asko baita ere laguntzera eta ondo pasatzera etorri zineten guraso guztioi, mila esker, bihotz bihotzez". DJ Jon zarauztarrak eta Bilboko El Sapo y el sello taldeak girotu zuten musikaz Sigmako aparkalekuan egin zuten bazkarian eta bazkalostea.

 • Bi sari berezi
Ohitura duten legez, talde bakoitzeko jokalari erregularrena eta konpromiso handiena erakutsi duena saritu zituen klubak, eta bi sari berezi ere banatu zituzten, bata Mariano Lopez erregional mailako taldearen entrenatzaileak jaso zuen, "egin duten denboraldi apartagatik". Erregional mailako talderik onena izan da denboraldi honetan C.D. Elgoibarko gizonen bigarren taldea, eta mailaz igotzea lortu eta gero, Gorengo mailan jokatuko du datorren denboraldian. Bigarren saria Eneko Basurtori eman zioten, "azken hiru urteetan klubaren alde egin duen lan bikairanengatik".

Hona sarituen zerrenda (sarituen argazkiak hemen): 

2. urteko alebinak (mutilak)

  • Jokalari erregularena: Jon Treviño
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Ekain Soto

2. urteko alebinak (neskak)

  • Jokalari erregularena: Sara Etxeberria
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Elene Goikoetxea

Infantil Txiki

  • Jokalari erregularena: Estanis Muguerza
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Oihan Fernandez

Infantil Gorria

  • Jokalari erregularena: Markel Larrañaga
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Manex Sainz

Infantil Txuria

  • Jokalari erregularena: Sabin Galdona
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Mikel Aizpurua

Infantil Berdea

  • Jokalari erregularena: Asier Mejuto
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Yassine Abouleiras

1. maila kadeteak

  • Jokalari erregularena: Juan Gabilondo
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Mikel Larrinaga

Ohorezko Kadeteak

  • Jokalari erregularena: Gorka Alzaga
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Ander Aizpurua

Kadeteak (neskak)

  • Jokalari erregularena: Leire Varona
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Marina Zubiaurre

Ohorezko jubenilak

  • Jokalari erregularena: Javier Garcia
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Xabi Arriola

Erregionala

  • Jokalari erregularena: Iker Gil
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Amets Isasti

Emakumeak seniorrak

  • Jokalari erregularena: Izaro Iriondo
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Saioa Aranburu

Haundi

  • Jokalari erregularena: Julen Guillo
  • Konpromiso gehien erakutsi duena: Unai Arriola

2022 06 18 CD elgoibar denboraldi bukaera bazkaria mariano lopez

2022 06 18 CD elgoibar denboraldi bukaera bazkaria eneko basurto

Argazkiak: C.D. Elgoibar